INTELIGENTZIA EMOZIONALA
INTELIGENTZIA EMOZIONALAREN JATORRIA:
Kontzeptu hau, sentitzeko, ulertzeko eta egoera emozionalak kontrolatzeko gaitasunean datza, bai norberarengan bai besteenengan. Ez da emozioak itotzea baizik eta bideratzea eta orekatzea. Honetan, aurrekari bat topatzen dugu; E. Thornike, bere aburuz, adimen emozionala zera zen; gizon, emakume, neskatila eta mutikoak ulertzeko eta bideratzeko gaitasuna, pertsonen arteko erlazioetan ondo jokatzen jakiteaz gain.
LAGUNTZA EDO OZTOPO?
Laguntzatzat edo oztopotzat hauteman ditzakegu emozioak ikasterako orduan. Erraza da emozio onak zein txarrak daudela pentsatzea, baina hori akatsa izango litzateke. Onak, ikasterako garaian baikortasuna eta gogoa izango lirateke, txarrak ordea, beldurra, amorrua… baina hau ez da beti horrela, onak txarrak bilakatu baitaitezke eta alderantziz; adibidez, baikortasun gehiegi izateak soberespena ekar dezake, hortaz gure buruarengan konfidantza gehiegi izanik hainbat akats bete ditzakegu.
ADIMEN EMOZIONALAK IKASLEENGAN PRAKTIKARAKO GARAIAN EMATEN DIZKIGUN GAITASUNAK :
Adimen emozionalak ematen dizkigun gaitasunak bost dira eta hauek bi multzotan sailka ditzakegu:
-INTELIGENTZIA INTERPERTSONALA: Beste persona batzuekin erlazionatzeko erabiltzen dugun inteligentziari deritzo.
-INTELIGENTZIA INTRAPERTSONALA: Gure buruaren ezagutza ahalbidetuko diguna.
Lehenengo taldean bi gaitasun bereizten ditugu:
-Enpatia: Gauzak besteen ikuspegitik begiratu eta ulertzea, edo laburbilduz, hauen tokian jartzea.
-Gaitasun sozialak: Norbanakoaren lidertzarekin eta popularitatearekin du zerikusia. Honek, kooperatu, talde lanak gauzatu eta eztabaidak konpontzeko aukera ematen digu.
Bigarren taldean hiru gaitasun hauek bereizten ditugu:
-Autokonzientzia: Bakoitzak bere gorputzean zer gertatzen ari den jakitea eta sentitzen duguna hautematea.
- Emozioen kontrola: Gure sentimendu eta emozioak noiz plazaratu eta noiz ez bereiztea.
- Norbanakoa eta besteak motibatzeko gaitasuna.
EMOZIOAK ETA EMOZIO EGOERAK KIROLAN
Animo egoerak eta hauen erlazioa kiroletan, urteetan zehar ikertuak izan dira, ikerketa hauetan honako hau aztertu dute:Kirola egiten dutenak eta egiten ez dutenen artean desberdintasun ugari aurkitu dituzte. Horietako bat, kirola egin ostean animo egoerak gora egiten duelarik.
Kirolarien ezaugarrietako batzuk, antsietate maila txikia, depresioa, nekea, agresibitatea,… besalakoak dira. Maila jasoko kirolariek, biztanleria baino osasun psikologiko hobeagoa dute.Ikerketa hauek jaso dute, kirola egiteak, antsietatea murriztu eta lasaitasuna areagotzen du. Ariketa fisikoa egiteak, bideratzen du pertsona baten egoera fisikoa hobetzeaz gain, burmuineko odol jarioa era egokiago batez emozioak sentitzeko erraztasuna baieztatzen du. Ariketa fisikoek, autoestimurekin harreman hertsia dutela aipatu beharra dago, azken finean kirola egiteak norberaren gorputzarekin zein arimarekin hobekuntza nabariak bermatzen dute. Kirolak, esfortzu fisikoa eta gertakizun emozionalak hartzen ditu bere baitan, non kirolariaren gorputza menperatzen dute, aldi berean bere gorputzean eragin fisikoa zein psikologikoa izanik. Tentsioak eta haserreak kirolariari energia eta honen motibazioa sorrarazten dute. Baina, tentsio hau beharrezkoa baino maila jasoago batean egonez gero, egoera fisikoa desantolatu eta deskoordinazioa eta arreta gabezia sortzen dituelarik.
LEHEN MAILAKO FAKTOREAK ZEINTZUK EGOERA ANIMIKOAN ERAGITEN DUTE.
- Prestakuntza etapen arabera arazo berriak sortzen dira. Txapelketa aurreko ekintzetan kontrol emozionala eta exitazioa areagotzen du. Honetaz gain, txapelketa garaietan, kasualitatezko gertaerak ematen dira. Hauetan garrantzitsuena lehiakortasuna delarik. Txapelketa osteko gertakizunetan egoera emozionalean alde positiboak eta negatiboak pairatzen dituzte.
- Atletak harremanak izaten ditu bai kirol ekintzen barnean zein kanpoan, besteak beste entrenatzailearekin.Atletaren inguruko (multzo honetan bere sentipenak, sentimenduak emozio egoerak,…) egoera multzoen barruan direnez, influentzia handiko faktore bat da, entrenamenduen atmosfera psikologiko egoki bat sortzeko orduan.
- Familiak ere bere bizizko papera jokatzen du, azken finean familiak laguntza, segurtasuna,… moduko egoerak sortzen baititu. Kirolariaren egunerokotasunean arazoak zein ahaztezinak diren momentuak sortarazten ditu familiak. Bere baitan , baitago, atletaren erabakiak kuestionatzea edo hauek erditzen laguntzea.
- Hiru multzo hauetaz gain badugu beste bat non lagunak, neska-laguna edo mutil-laguna izanez gero hauek ere, kazetariak,… sartzen dira.
Kirolari batentzat kirolak edo aktibitate fisikoak bere gain sortzen dituen sentimenduen esan nahia honako hau da: bai era indibidual zein kolektibo batean lehenengo helburua zehaztetako mugak lortzean datza edo behintzat ahalegintzen. Kirolariaren eskuetan dago bere prestakuntza fisikoa zein mental, baina hau lortu ahal izateko bide ezberdinak erabiltzen ditu. Besteak beste, entrenatzailea, familia, lagunak,…