domingo, 27 de noviembre de 2011

GAI EZBERDINEN HAUSNARKETA

Atzo, 2011ko azaroaren 25ean, klasea bi zatitan banatu eta talde bakoitzean gai ezberdinen inguruan hitz egin genuen. Gai hauek, bai iraganean, bai gaur orainean eta bai etorkizunean gertatu eta gertatuko diren kasuak dira.
Gaur egun eta asko ikusten den gaietako bat, tratu txarren kasua da, non, bai etxean, bai klaseetan (Bullying) ikusten da. Koska, sufritzen duen pertsona bakoitza egoerari nola aurre behar dionean gertatzen da. Umea izanik eta zeure gurasoak kolpatu egiten bazaituzte, ezin duzu ezer egin, poliziara edota bakoitzaren irakasleari zer gertatzen zaion besterik ez. Beste kasu bat, arrazakeria da. Hau, nahi eta nahi ez gertatzen da. Pertsona bakoitza bere kultura eta gizarte baldintzak ditu eta horri ezin diozu aurre egin. Kasu hau, normalean, bai beltzarana edota besteekiko oso ezberdina zarenean gertatzen da. Bertan, mota askotako ele txar jasotzen baitute.Guraso eta irakasleen arteko harremanetan ere arazo batzuk egoten dira, klasean egin dugun antzerkia adibide moduan jarriz. Gurasoak, harmonikoak ez badira, hau da, irakasleak esaten duten errespetatzen ez dutenean sortzen dira arazoak, ikaslea babesteko defentsiban jartzen dira eta orduan hasten dira eztabaidak. Bukatzeko, eta niri moralki eragin handiena sortzen didana, ikasle baten heriotza da. Bai irakaslea bai ikaslea izan, oso egoera zaila dela uste dut, bai batzuk zein besteak triste egongo dira.
Egoera hauek guztiak, gizartean behin eta berriro ematen diren gaiak dira eta hau galaraztea egin behar dela uste dut, beti gizarte alai bat izateko. Badakit, oso zaila dela, baina denon artean ahalik eta gutxien gertatzea posiblea dela uste dut.








Hasieran gu ez garenean gertatu zaigun persona berdin zaigu vaina pentsatuz gero oso gogorra dela.

ROBERT ROSENTHAL-EN ESPERIMENTUA

Robert Rosenthalek eginiko testuari buruz hitz egiterako orduan, zientzia eta ,batez ere, inteligentziari buruz hitz egiten gaudela esan behar dugu. Psikologo honek, hainbat urtetan ikasi ondoren eta hezkuntzan aditua zena, zaldiaren azkartasun maila nola frogatu zuen iruditu zitzaidan artikulu osoan garrantzitsuena. Honek, zaldia zelan erantzuten zuen frogatzea benetan harrigarria iruditu zitzaidan, alde batetik, nondik hasiko zen pentsatzen hasten naizelako eta irtenbidea ez dudalako aurkitzen, eta beste batetik, horrelako esperimentu bat egiteko adimen handiko pertsona bat izan behar zarelako. Ez dut bere adimena dudan jartzen baina oso pentsamolde eta pentsamendu onak izan behar dituela uste dut.


viernes, 25 de noviembre de 2011

KASUEN ANALISIA

Pasadan, klasean egin genuen talde lanen aurkezpenari buruz, esan dezaket, nahiko interesgarria izan zela, talde bakoitzak bere lanaren nondik norakoa azaldu zuen. Batzuetan, ideia batzuen ildoa nahiko berdintsua zela aipatu beharra dago, honek aldi berean pentsatzea eragiten digu, ondorioztatuz gaur egungo hezkuntza antzerakoa dela leku gehienetan. Gainera, arazo berriak edo hipotesiak planteatzeak, iragan batean izan ditzakegun arazoei konponbidea bilatzeko edo behintzat nondik hartzen jakiteko.
2 taldeetan bereizi ginen, bakoitzak bere azalpenak egin zituen, eta kasu bakoitzean nola jokatu behar den ere azaldu zuten, talde bakoitza era desberdinetara azaldu zuen, aipatu beharrean nago nahiko ongi atera zela dena, jende asko ginelako. Taldekide bakoitzak berari zegokion zatia azaldu ostean, ez nuen pentsatu kasu hauek gure inguruan gertatzen direla egun. Beraz honek pentsatzea eragin zidan, zergatik gauden XXI. mendean nola demontre gertatzen diren kasu hauek? Baina beno horrelakoa da bizitza,  eta gure eginbeharra irakasle bezala hau ekiditeko argibideak emateaz gain kontrolatu beharra ere badela irakaslearen eginbeharra. Azken finean txibatzearekin (jotzea adibidez) arazo gehiago sortaraziko dizkio umeari beraz adi egon beharra dago!!!!!

Robert Rosenthal-en esperimentua

Bakoitzak transmititzen dugun nahigabezko informazioari buruz hitz egiten  duen testu honek, hainbat ideia berri plazaratzeaz gain, buruari eragitea ere sorrarazten du. Aurpegiko adierazpenekin , begiradarekin, … informazioa igortzen eta transmititzen dugu. Testu honetan XIX. Mendean, Alemanian, Robert Rosenthal ikerlaria ospedun pertsona bihurtu zen zaldi baten istorioarekin. Zaldi honek edozein galderari erantzuteko gai zen.
Baina, 1964ean, istorioan iradokitako hezkuntza esperimentu bat planteatu zuen, ikerketa gauzatzeko ikasle batzuk hartu zituen, eta frogatu zuen, norberaren jarrera besteengan eragina izateaz gain, konfiantzaren arabera, ikasleek gutxiago edo gehiago ikasiko dutela.Ikerlari honen esperimentu pedagogikoaren baitan ideia interesgarri zein bitxi irakurri daitezke. Multzo, talde, … baten burua izatearen esanahia sakontzen du hain zuzen ere: buruzagitzak , jarraitzaileengan jarritako konfiantza osoa jarri behar dela goraipatuz.
Azkenik eta testu honen hausnarketarekin bukatzeko, jakinaren gainean jartzeko dela iruditzen zait, gure burmuinak gu uste duguna baino azkarragoa dela, eta egoera ezberdinen zein ezezagunen aurrean duen jarrera hautemateko duen gaitasuna ikaragarria dela, beti ere hau landuaz. Testu interesgarria iruditu zait, eta baliogarria izango delakoan nago, beste alor batzuetan aplikatu ahal izateko 

viernes, 18 de noviembre de 2011

IKASITAKO ETA AZPIMARRATZEKO GAUZAK

-          Herrietako eta hirietako eskoletan ezberdintasun nabaria da, ume kopuruan, umearekin dauden pertsonen artean etab.
-          Lanean gaudenean, bai guraso, lankide edo edonorekin izango ditugu tirabirak, hori argi izan.
-          Esperientzia ezinbestekoa izango zaigu lana ongi kontrolatzeko.
-          Gaur egungo egoeraz hitz eginez, murrizketekin lan gogorragoan bihurtu da irakaskuntza; irakasle gutxiago ume kopuru berdinarentzako.
-          Klaseetan inprobisazioa tresnarik baliagarrienetarikoa izango da.
-          Zenbait aholku: Pazientzia izan, lan egiteko prest egon, momento gogorrak egongo direla jakin.
-          Ama/ Irakasle izatea guztiz ezberdina.
-          “Fracaso escolar” delakoa, faktore askok osatu, familiak, hezkuntzak…
-          Umeei eskeinitako protekzionismoari buruz, babes gehiegi eskeintzen diegu gaur egun, era berean gurasoak gutxiago egoten dira euren seme-alabekin lana dela eta.

jueves, 17 de noviembre de 2011

Los niños reclaman «buen trato»

Pasaia celebra hoy el Día Internacional de los Derechos de la Infancia. Bajo el lema 'Tratu ona nahi dut. Pasa hitza', se han programado actos a mediodía en los distintos centros escolares y por la tarde, en los cuatro distritos 

Pasaia adelanta dos días la celebración del Día Internacional de los Derechos de la Infancia y la Adolescencia para llevar a cabo hoy, viernes, multitud de actos que se repartirán a ambos lados de la bahía. Los menores serán los protagonistas de esta iniciativa con la que se trata de sensibilizar a toda la ciudadanía sobre la importancia del buen trato al menor.
La jornada arrancará con un acto especial que tendrá lugar simultáneamente en todas las comunidades educativas del municipio. Desde Pasaia Lezo Lizeoa a La Anunciata, pasando por Karmengo Ama. Sus patios de recreo serán escenario, a las 12.00 horas, de diversas actuaciones y gestos cargados de simbolismo ideados bajo el lema 'Tratu ona nahi dut. Pasa hitza' (en castellano 'Trátame bien. Pásalo').