lunes, 7 de noviembre de 2011

ELKARRIZKETAREN HAUSNARKETA:

Nik, Jon Sarasuak, lau urtez bigarren hezkuntzan izandako soinketako irakasleari bideratutako galdetegia egitea pentsatu nuen. Bere izen-abizena Andres Orbegozo da eta eibarko Moguel Isasi ikastetxean ematen ditu klaseak.
Berari galdetegia bideratzeko arrazoi nagusienetako bat, etorkizunean soinketa irakaslea izateko nire nahia da eta lagungarria iruditu zitzaidan bere ezagupenak eta metodologia jasotzea. Elkarrizketa hau garatzeko, eibarko sokoa izeneko kafetegian elkartu ginen pasa den ostiraleko arratsean. Ez nengoen batere urduri, berarekin igaro nituen lau urteetan lagun onak egin baiginen eta halaxe bezala hautematen baitut oraindik ere. Hitz egiten jardun genuen ordubetean gauza dexente kontatu zizkidan eta soinketak duen garrantzia azaldu zidan. Berak klaseak emateko duen era gainetik kontatu zidan eta irakasle egon den urte guzti hauetan izan dituen esperientzia, buruhauste eta onurataz aritu ginen solasean.
Ondoren, nire etorkizunerako plangintzaz hitz egin genuen eta hainbat gomendio eman zizkidan; hoiek guztien artean, bi hartu nituen garrantzitsuenentzat: nire lanean eta klaseetan umeen garapena dela garrantzitsuena eta soinketaren arloari dagokionez, umeak ikasten ari diren bitartean asper ez daitezela edo beste hitz batzuetan esanda, goza dezatela.  

1 comentario:

  1. Lehenengoei nahiko maila pertsonalean idatzi diet, zurea copy-paste bat da, pertsonalizatutako tartea kenduta

    Pertsonalizatutako tartea:
    Oso interesgarria ematen du; diozunagatik uste dut soinketa eta heziketa fisikoan ardaztu dezakeen bakarrenetarikoa izango zarela. Nahiz eta zenbait gauzetan gure ikasgaitik haratago egon daitekeen, ez utzi aparte, horixe baita zureak izan dezakeen ekarpenik apartekoena.

    Bestalde: Jon bazara ere, Markelek sinatzen du. Zuzendu hori.
    _______________________________________
    Orain, hurrengo pausua: hasi idazten zer ikasi duzun, argi eta garbi dakizunean.
    Eta zer ikasi duzun ez dakizunean, zeintzuk gauza garrantzitsu kontatu dizkizun

    ResponderEliminar