Bakoitzak transmititzen dugun nahigabezko informazioari buruz hitz egiten duen testu honek, hainbat ideia berri plazaratzeaz gain, buruari eragitea ere sorrarazten du. Aurpegiko adierazpenekin , begiradarekin, … informazioa igortzen eta transmititzen dugu. Testu honetan XIX. Mendean, Alemanian, Robert Rosenthal ikerlaria ospedun pertsona bihurtu zen zaldi baten istorioarekin. Zaldi honek edozein galderari erantzuteko gai zen.
Baina, 1964ean, istorioan iradokitako hezkuntza esperimentu bat planteatu zuen, ikerketa gauzatzeko ikasle batzuk hartu zituen, eta frogatu zuen, norberaren jarrera besteengan eragina izateaz gain, konfiantzaren arabera, ikasleek gutxiago edo gehiago ikasiko dutela.Ikerlari honen esperimentu pedagogikoaren baitan ideia interesgarri zein bitxi irakurri daitezke. Multzo, talde, … baten burua izatearen esanahia sakontzen du hain zuzen ere: buruzagitzak , jarraitzaileengan jarritako konfiantza osoa jarri behar dela goraipatuz.
Azkenik eta testu honen hausnarketarekin bukatzeko, jakinaren gainean jartzeko dela iruditzen zait, gure burmuinak gu uste duguna baino azkarragoa dela, eta egoera ezberdinen zein ezezagunen aurrean duen jarrera hautemateko duen gaitasuna ikaragarria dela, beti ere hau landuaz. Testu interesgarria iruditu zait, eta baliogarria izango delakoan nago, beste alor batzuetan aplikatu ahal izateko
Zer izan behar dok? Psikologoa? Soziologoa? Irakaslea ez jok emoten.
ResponderEliminar