Pasadan, klasean egin genuen talde lanen aurkezpenari buruz, esan dezaket, nahiko interesgarria izan zela, talde bakoitzak bere lanaren nondik norakoa azaldu zuen. Batzuetan, ideia batzuen ildoa nahiko berdintsua zela aipatu beharra dago, honek aldi berean pentsatzea eragiten digu, ondorioztatuz gaur egungo hezkuntza antzerakoa dela leku gehienetan. Gainera, arazo berriak edo hipotesiak planteatzeak, iragan batean izan ditzakegun arazoei konponbidea bilatzeko edo behintzat nondik hartzen jakiteko.
2 taldeetan bereizi ginen, bakoitzak bere azalpenak egin zituen, eta kasu bakoitzean nola jokatu behar den ere azaldu zuten, talde bakoitza era desberdinetara azaldu zuen, aipatu beharrean nago nahiko ongi atera zela dena, jende asko ginelako. Taldekide bakoitzak berari zegokion zatia azaldu ostean, ez nuen pentsatu kasu hauek gure inguruan gertatzen direla egun. Beraz honek pentsatzea eragin zidan, zergatik gauden XXI. mendean nola demontre gertatzen diren kasu hauek? Baina beno horrelakoa da bizitza, eta gure eginbeharra irakasle bezala hau ekiditeko argibideak emateaz gain kontrolatu beharra ere badela irakaslearen eginbeharra. Azken finean txibatzearekin (jotzea adibidez) arazo gehiago sortaraziko dizkio umeari beraz adi egon beharra dago!!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario