domingo, 27 de noviembre de 2011

GAI EZBERDINEN HAUSNARKETA

Atzo, 2011ko azaroaren 25ean, klasea bi zatitan banatu eta talde bakoitzean gai ezberdinen inguruan hitz egin genuen. Gai hauek, bai iraganean, bai gaur orainean eta bai etorkizunean gertatu eta gertatuko diren kasuak dira.
Gaur egun eta asko ikusten den gaietako bat, tratu txarren kasua da, non, bai etxean, bai klaseetan (Bullying) ikusten da. Koska, sufritzen duen pertsona bakoitza egoerari nola aurre behar dionean gertatzen da. Umea izanik eta zeure gurasoak kolpatu egiten bazaituzte, ezin duzu ezer egin, poliziara edota bakoitzaren irakasleari zer gertatzen zaion besterik ez. Beste kasu bat, arrazakeria da. Hau, nahi eta nahi ez gertatzen da. Pertsona bakoitza bere kultura eta gizarte baldintzak ditu eta horri ezin diozu aurre egin. Kasu hau, normalean, bai beltzarana edota besteekiko oso ezberdina zarenean gertatzen da. Bertan, mota askotako ele txar jasotzen baitute.Guraso eta irakasleen arteko harremanetan ere arazo batzuk egoten dira, klasean egin dugun antzerkia adibide moduan jarriz. Gurasoak, harmonikoak ez badira, hau da, irakasleak esaten duten errespetatzen ez dutenean sortzen dira arazoak, ikaslea babesteko defentsiban jartzen dira eta orduan hasten dira eztabaidak. Bukatzeko, eta niri moralki eragin handiena sortzen didana, ikasle baten heriotza da. Bai irakaslea bai ikaslea izan, oso egoera zaila dela uste dut, bai batzuk zein besteak triste egongo dira.
Egoera hauek guztiak, gizartean behin eta berriro ematen diren gaiak dira eta hau galaraztea egin behar dela uste dut, beti gizarte alai bat izateko. Badakit, oso zaila dela, baina denon artean ahalik eta gutxien gertatzea posiblea dela uste dut.








Hasieran gu ez garenean gertatu zaigun persona berdin zaigu vaina pentsatuz gero oso gogorra dela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario