Nik, Markel Garcia Quellek, irakasle funtzioko, irakaslea den Juan Abasolok, irakasle bati (aukeran ) elkarrizketatzeko etxeko lan giza egiteko agindua eman zuen. Elkarrizketa egiteko jarraibideak azaldu ondoren lanari ekin nion galdetegia prestatuz. Galdetegia egiteko nondik norakoa azaldu ondoren, galderak prestatu nituen.
Pasadan urteko ikasturtean, tutore giza izan nuen Iratxe izeneko irakasleari egin nion elkarrizketa. Irakasle hau jubilatua ez egon arren, galdetegia berari egitea pentsatu nuen. Beraz berarekin elkartzeko data bat finkatu ostean, beharrezkoa nuen material guztia harturik, Oñatira abiatu nintzen galdetegia egiteko asmoarekin.
Bertara ailegatzean, lehendabiziz , hau burutzeko toki estrategiko bat bilatu behar nuen , non biok, elkarrizketatzailea (ni neu) eta elkarrizketatua, eroso egon gintezen. Elkarrizketa Antixena parkean egin nuen, eskola haurrean dagoen parkean hain zuzen ere. Jakinaren gainean jarri beharra dago, hasiera batean ez nekiela nondik hasi. Arnasa sakon hartu eta segidan ekin nion galdetegiari. Hainbat galdera egin nizkion, ahalik eta objetibotasun handienaz. Ordu bat eta zerbait egin genuen biok solasean, arreta handiz entzun nituen bere batailak, nahiz eta klasea eman zidan urteetan halakoak asko kantatu izanak. Gehien gustatu zitzaidana, elkarrizketa interesgarria izan nuela albo batera utziz, eta uste dut elkarrizketa honekin argiago daukadala zergatik izan nahi dudan irakasle, ikasleen beharrak betetzea izan zen, nahiz eta askotan behar hori guztiz bete ez arren, ikustea ikaslea aurrera segitzen duela, azaldutakoa barneratzen duela eta garrantzitsuena honek eskatzen duen pentsamendu irekia eta momentu oro bertan egon behar zarela pentsatzeak.
Elkarrizketaren nondik norakoa azaldu ostean, aipatu beharrean nago, norberaren ametsak betetzea garrantzitsua dela, eta berez ditugun doaiek ez dutela ezertarako balio lantzen ez baditugu eta horretarako familiak eta inguru egokiak itzelezko garrantzia dutela. Honetaz gain, gure egoerari erreparatuz, eta iraganeko irakasleekin alderatuz gero, benetan atsegin dut gure generazioak (irakasleak izan nahi dugunok) aurrean ditugun erronkak, besteak beste, teknologia berriak era egoki batez erabuiltzea, baina batez ere oso irekia eta malgua izan behar da bere pentsaeran eta aldi berean oso zurruna bere printzipio eta helburuetan.